XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gipuzkoa Bergarako Euskal Hamabostaldia

Aurreko zenbakian esan genuenez, Euskal Hamabostaldi bat izanen da Bergaran, abenduaren 6tik 22ra.

Hona hemen programa: Ostiralea, 6

Arratseko 7etan, Udaletxekó gela nagusian, euskal pintore eta eskultoreen erakusketaren irekitzea.

Erakusketa honetan artista hauen lanak azalduko dira: Alvarez Plagaro, Alvarez Velez, Inurrieta, Mieg, Ortiz de Elgea, Ziriarain, Amestoy, Nagel, Goenaga, Llanos (pintoreak).

Nestor Basterretxea, Remigio Mendiburu, Joxe Agirre (eskultoreak).

Ondoren, Maestri Eskolan, aipatu ditugun lanei buruz, hitzaldiño batzuk izanen dira.

Larunbata,7

Arratseko 7etan, beheko plazan, euskal liburu eta diskoen erakusketaren irekitzea.

8etan, argazki zaharren erakusketaren irekitzea.

10etan, herriko pilota lekuan, bertsolarien eta trikitilarien jaialdia.

Jose Mari Iriondo zuzendari delarik, ondoko bertsolari hauek parte hartuko dute: Agirre, Egileor, Gorrotxategi, Lazkao Txiki, Lazkano, Lizaso, Mattin, Xalbador.

Tartean Sakabi-Egañazpi eta Laja-lturbide trikitilarien saioak.

Igandea,8: Haurren Eguna

Eguerdiko 12etan, herriko kaleetan zehar haurren ibilaldia, berek egindako buruhaundiekin.

Ordu 1etan, herriko musika bandaren kontzertua.